Zerbitzuaren Baldintzak

IDENTIFIKATZAILEAK

Eskatzailearen izenaren eta abizenaren parte bana duten identifikatzaileak baino ez dira onartuko. Orokorrean, identifikatzailea honelako izatea gomendatzen da: “izena.abizena”.

  • Identifikatzaile onargarrien adibideak: e.perez (Enrique Pérez), e.perez2 (Enrique Pérez), mai.lopez (Maite López), unaim (Unai Makua), basabe.e (Eneko Basabe)
  • Onartzeko ez moduko identifikatzaileen adibideak: ezizenak edo izengoitiak (loretahur, fermat, txipi, the.boss, ..), edo hitz itsusi, iraingarri edo desegokiak (pato.lucas, tentela, betijairikjai,…)

Behin identifikatzailea aukeratuta, gero ezin izango da aldatu eta berori erabiliko da Deustuko Unibertsitateak gerora martxan jarriko dituen zerbitzu digital guztietan sartzeko identifikatzaile moduan.

Formulario honetan, eskatzaileak izen bat eta abizen bat eman ditzake bere OpenDeusto kontuari lotzeko. Ez dute zertan izan bere izen-abizen zibilak, eta kontua sortu ostean aldatu egin ahal izango dira. Dena dela, izen-abizen desegokiak edo iraingarriak erabiliz gero, Deustuko Unibertsitateak ahalmena izango du horiek aldatzeko eskatzeko, egoki deritzen neurriak hartzeko eta erabiltzaile horien jokabide desegokiak ekar ditzakeen erantzukizunak eskatzeko.

ZERBITZUAREN JARRAIPENA ETA ESKURAGARRITASUNA

OpenDeusto kontuei elkartutako zerbitzuen jarraipena eta erabilgarritasuna ez daude Deustuko Unibertsitatearen esku, zerbitzuak ematen dituen enpresaren esku baino (batez ere) –Google, inc., kasu honetan–; hala ere, Deustuko Unibertsitateak, hitzarmenen bidez, eginahalak egingo ditu zerbitzua erabiltzaileentzako ahalik eta baldintzarik onenetan eman dadin.

Deustuko Unibertsitateak ez du emango Googlek eskaintzen duen zerbitzuaren ordezko zerbitzu digitalik; beraz, baten batek Deustuko Unibertsitatearen pribatutasun politika onartu ezik eta/edo OpenDeusto kontua eskatu ezik, Deustuko Unibertsitateak ezin izango du komunikazio digitalik eduki berarekin eta berak hartu beharko ditu bere gain egoera horrek ikasketa, lan eta lanbideko jardueren garapen normalari dakarzkion eragozpenak eta kalteak.

EDUKIAK ARGITARATZEA

Deustuko Unibertsitateak Zuzendaritza eta Gobernu organoek sinatutako edukiez baino ez du erantzukizunik izango. Eduki horien jatorria egiaztatzeko prozedurak egokiro azalduko dira eta Deustuko Unibertsitateak bere erantzukizunaren barruan sortutako edukiak inolako zalantzarik gabe eta argiro identifikatuko dira. Egiaztatze ofizial horri lotuta ez dauden gainerako eduki guztien erantzule egileak baino ez dira izango, zuzenean eta espresuki, ondorio guztietarako.

Deustuko Unibertsitateak eduki batzuk argitaratu gabe baztertzeko eskubidea izango du, zuzenean edo sortzaile(ar)en kontua(k) deuseztatuz. Behar izanez gero, legezko ekimenei ekin ahal izango die, OpenDeusto domeinuaren barruan argitaratutako informazioak pertsonen edo erakundeen osotasunaren, pribatutasunaren edo duintasunaren aurkakoak badira, edo gure erakundeak sustatzen dituen idearioaren, oinarrien eta balioen kontrakoak badira.

Erabiltzaileak myOpenDeustoren Zerbitzuko Baldintza orokor hauek agerian aldez aurretik onartzea ezinbesteko eta derrigorrezko baldintza da, plataforma horretako zerbitzuetara jotzeko eta horien onurak izateko. Erabiltzaileek adierazten dute, bere erantzukizunaren barruan, irakurri dituztela myOpenDeusto Plataforman Sartzeko eta Erabiltzeko Baldintza Orokorrak eta onartu egiten dituztela.