Google+ eskura myOpenDeuston

May 22 2012 Egilea: dagarcia Erantzuna eman

Google+ aktibatu da Deustuko Unibertsitateko ikasle guztientzat. Eta, zer da Google+? Barruko gizarte sare bat da ikasle guztientzat. Zuetako bakoitzak postaren goiko barran edukiko duzue Google+-eko zuen profilerako sarbidea, egutegiaren, docsen eta bestelakoen ondoan. Profil horretan gure kontaktuentzat interesgarri izan daitezkeen mezuak argitaratu daitezke (testuak, argazkiak, bideoak, audioak, etab.), eta erabakiko dugu nork ikus ditzakeen mezuok, nork iruzkindu eta interesgarritzat jo (+1 jarriz).

Kontua konfiguratzeko, e-maileko helbidearen gainean egin behar da klik (postaren goiko barran) eta gero “Batu Google+ zerbitzura” botoiari eman, irudian ageri denez:

Únete a Google +

Únete a Google +

Ondoren, oinarrizko datu batzuk bete beharko ditugu (euretariko bat, jaiotza-data). Garrantzizkoa da sartzen duzun data egiazkoa izatea. Adingabe baten informazioa sartzen bada, Googlek blokeatu egiten du kontua automatikoki, eta Google Apps plataformako posta elektronikorako eta gainerako aplikazioetarako sarbide gabe gera zaitezke.

Zure argitalpenak nork ikus ditzakeen antolatzeko, zirkuluak izeneko lagunarteak daude. Erabiltzaileak nahi dituen beste sor daitezke (adibidez, eskolako lagunak sartzeko zirkulu bat, proiektu jakin batean lan egiten duten pertsonentzako beste bat, kafea hartzera joatez zareten lagunen zirkulua, etab.). Era berean, kontaktu bat hainbat zirkulutan egon daiteke aldi berean (zirkulu batera mugitzeko, nahikoa da arrastatzea). Gero, mezuak publikatzean, mezua zein lagunarterentzat nahi duzun ikusgai egotea zehaztuko duzu (adibidez, proiektu bateko zirkuluko lagunarteari proiektuaren beraren aurrerapen bat jakinarazteko mezua). Gainera, informazioa parteka dezakezu unibertsitate osoarekin; horretarako, erakundearen izena aukeratu behar duzu.

Círculos

Círculos

Horrela jar gaitezke harremanetan opendeusto domeinutik kanpo dauden erabiltzaileekin eta gmailen Google+-eko profila dutenekin (irakasleak, beste unibertsitate batzuetako ikasleak, lagunak…).

Quedadas

Quedadas

Tresna honek, gainera, geratzeko atalean, online bidezko topaketak egiteko aukera ematen dizu: konektatu gehienez 10 pertsonarekin, aldi berean, bideo edo audioa duen multi-txat batean. Horrek hobetu egingo du talde-lana, inora joaten ibili gabe. Gainera, bileran daudenei gure ordenagailuko pantailan dagoena edo zabalik dugun aplikazio jakin bat partekatzeko modua ematen du.

Gailu mugikorrak dituzten erabiltzaileentzat, badaude aplikazioak Android eta iPhonerako Google+ kudeatzeko modua ematen dizutenak.

Tresna berri guztiekin bezala, zalantzak izango dituzu. Zalantza horiek ohar gisa jaso ditzakezue hemen, edo mezua bidal dezakezu open@deusto.es helbidera.

Jakin ezazue, horrez gain, Deustuko Unibertsitateak baduela orrialde ofizial bat gizarte sare global horren barruan.

edukiak partekatu
  • email
  • Print
  • PDF
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • BarraPunto
  • Bitacoras.com
  • FriendFeed
  • LinkedIn
  • Meneame
  • Twitter

2 iruzkinak

  1. Yo says:

    Las cuantas @opendeusto se eliminen al dejar de ser alumnos de la UD, o se podra seguir utilizando?

  2. OpenDeusto says:

    Las cuentas @opendeusto.es se ofrecen con carácter vitalicio por lo que los alumnos podréis seguir utilizándolas una vez finalizados los estudios.

    Un saludo,

Erantzuna eman