OpenDeusto Adierazpena

Oct 21 2009 Egilea: dagarcia Erantzuna eman


OpenDeusto Deustuko Unibertsitatearen ekimen bat da. Bere asmoa hauxe da: DUrekin lotutako erabiltzaileen (ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak, ikasle ohiak, lagunak, profesionalak, etab.) online Unibertsitate Elkartea sortzea, mantentzea eta garatzea, eta Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza Ereduko balio eta gaitasunak unibertso digitalera ekartzeko espazio esperimental bizia izatea.

Azken batean, kontua da tresna eta ingurune digitalak erabiltzea, gizarte teknologiaren ikuspegitik, gaitasunetan eta balioetan oinarritutako garapen pertsonaleko prozesuan aurrera egiteko.

Funtsezko printzipioak

OpenDeustok konpromiso eta jokabide berriak sortu eta zabaldu nahi ditu sare digitaletan, komunikazio elektronikoko sare berrietan etengabe lan eginez eta esperimentatuz. Hortaz, oinarrizko printzipio batzuk behar ditu, jarduerak helburu horietara egoki bideratzeko. Printzipio horiek seitan laburbildu dira hasteko, baina OpenDeusto elkarteak berak baliozkotu eta zabalduko ditu bere jardunaren bidez. Hauexek dira printzipioak:

Diskriminazio digital positiboa

Hobetsi egingo da dokumentu digitalak erabiltzea, paperezko euskarriak erabili beharrean; halaber, komunikabide elektronikoak sustatuko dira, topaketa presentzialen osagarri gisa.

Informazioaren deszentralizazioa

Informazio eta jakintza egitura zentralizatua mantendu beharrean, ahal den neurrian, informazioa erabiltzaileek euren eguneroko jarduna garatzen duten inguru elektroniko konpartituetara ekarriko da.

Etengabeko lotura

Hazi eta hazi egingo den giza sare bat sor dadin nahi da. Horretarako, elkarteko kide bakoitzari etengabe komunikatzeko modua emango dion bitarteko elektroniko bat jarriko zaio eskura.

Ardurazko identifikazioa

Pertsona bakoitza bere ekintza eta iritzien arduradun eta erantzule da, eta ardura hori mugatzeko, parte hartzaileei egiazki identifikatzeko eskatuko zaie edozein komunikabide edo gunetan. Printzipio hau aplikatzen dela bermatzeko, OpenDeustok biziarteko identifikatzaile pertsonal bakarra emango die erabiltzaileei.

Datu irekiak

OpenDeuston dagoen informazio guztia argitaratu egingo da, indarrean dagoen legeriak, bereziki Datuak Babesteko Lege Organikoak, ezarritako murriztapenak salbuetsita. Hortaz, informazioren bat argitara eman ezik, arrazoi sendoa egon beharko da. Printzipio hau ziurtatzeko, auditatzeko bideak ezarriko dira, nahi duenak edozein informazio ez dela aipatu, ez dela zehatza edo okerra dela adierazi ahal izan dezan.

Solaserako guneak

OpenDeuston dagoen informazio guztia sare horretara sarbidea duen edonork komentatu ahal izango du, informazioa zabaltzen den esparru berean. Printzipio hori bermatzeko, ez da pribilegiorik emango komunikazio eskubideetan, ezta edukien aldez aurretiko zentsurarik jarriko ere.

edukiak partekatu
  • email
  • Print
  • PDF
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • BarraPunto
  • Bitacoras.com
  • FriendFeed
  • LinkedIn
  • Meneame
  • Twitter

2 iruzkinak

  1. HERNÁN MAURICIO GARCÍA MORALES says:

    Complacido de compartir con Uds. la construcción de un Proyecto desde la comunidad Universitaria que se inscribe en la Vida-Mundo contemporánea, y que supere ya la Universidad medieval.Cordial y con muchos deseos de Éxito!. H. MAURICIO GARCÍA M.

  2. sabina says:

    Deusto???

Erantzuna eman