myOpenDeusto

myOpenDeusto

OpenDeusto ekimenak pertsonen mesederako eredu digital berriei buruzko behaketa, hausnarketa eta erabilerako espazio iraunkorra izan nahi du. Izan ere, myOpenDeusto Deustuko Unibertsitateak abian jarri duen plataformetako bat da, helburu horiek, neurri batean, betetzeko.


myOpenDeusto edukiak komunikatzeko, editatzeko, partekatzeko eta publikatzeko; agendak eta egutegiak kudeatzeko; nork bere weba sortzeko eta beste gauza askotarako punta-puntako tresna multzo bat da. Plataforma berri honen oinarrian Google Apps Education Edition izena duen teknologia dago. Honako zerbitzuak aurkitu daitezke bertan:

gmailMail: Gmail-en interfaze aurreratua erabil ezazu, DUko kontuko mezuak irakurtzeko (publizitaterik gabe). Spam-aren kontrako iragazki indartsu batekin dator eta 7 GBko memoriarekin (ez duzu mezurik ezabatu beharrik izango).

gtalkTalk: Txatea ezazu lagunekin eta eskolako kideekin edo egin doako ahots edo bideo deiak Google Talk daukan edozein pertsonarekin, munduko edozein tokitan.


gstartStart Page: Sartu DUko aplikazio guztietan hasierako orrialde batetik. Orri hori pertsonalizatu egin dezakezu eta bertatik ikusi zure postako mezuak, egutegia, zereginen zerrenda, eguraldiaren iragarpena, YouTubeko bideoak… Informazioa eta tresna baliagarriak bilduta.

gcalCalendar: Antolatu zure bizitza: egutegi pertsonala izan, lagunekin egutegia partekatu, eta egutegi publikoetan harpidetu, campusean gertatzen denaren jakinaren gainean egoteko.


gdocsDocs: Testu-dokumentuak, kalkulu orriak eta aurkezpenak on-line sortzeko eta partekatzeko. Klase barruko eta kanpoko lankidetza proiektuetarako ezin hobea.


sitesSites: Web orriak sortzeko era erraz eta doakoa eta ikaskideekin informazioa partekatzekoa. Webgune bat sortzea dokumentu bat editatzea bezain erraza da.

myOpenDeusto kontua eskatzeko, egin klik hemen.